Kritika-Musika

Accept

Accept
2026ko irailaren 13a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ACCEPT

'Teutonic Titans 1976-2026'
Diskoetxea: 

Napalm.

Mende erdiko ibilbidea ospatzeko modu asko dauden arren, alemaniarrek bide interesgarria hartu dute: errepertorio zaharretik hemeretzi kantu aukeratu dituzte, eta 50 artistarekin haiek berriz ere grabatu. Bide erraza alde batera utzi dute, beraz, eta anbizio handiko proiektua landu. Kantu guztiak 80ko hamarkadakoak diren arren, zazpi kantu nahiko ezezagun ere aukeratu dituzte, haietatik lau Russian Roulette diskokoak. Honela, Fast as a Shark itzela eta Balls to the Wall hilezkorra (Judas Priesteko Rob Halforden partaidetzarekin!) gailentzen diren arren, hamarkada hartako bigarren erdian egindako hainbat harribitxi ere bildu dituzte, hala nola Hellhammer, Up to the Limit eta Wrong Is Right. Ukitu modernoa duen metal klasikoa gailentzen da, eta lortu duten indarra aipatu behar dugu batez ere. Losers and Winners, Love Child, Breaker edo Restless and Wild basatia entzute hutsak bihotza sutan jartzen du, bide batez.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA