Kritika. Musika

Andy Irvine

Devoted
Andoni Tolosa.
2026ko irailaren 20a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

andy irvine

'Devoted'. Diskoetxea: The Last Music Company.

Andy Irvine bada norbait herri musikaren munduan. Irlandarra, 55 urteko ibilbidean, besteak beste 1960ko hamarkadako irlandar musikaren loraldiaren protagonistetako bat izan zen; bertako kantari nagusietako batzuekin aritu izan da: Christy Moore, Donal Lunny, Paul Brady... eta, gainera, ezinbesteko bilakatu diren taldeetako partaide izan da: Planxty, Patrick Street... Harribitxiz beteta dago haren diskogintza, eta nola ez bada, betidanik Woody Guthrieri aitortutako miresmena, azkenean, disko oso bihurtu. Horixe da disko hau, Guthrieren kantu hautatuen bertsioekin osatutako debozio musikal ariketa bat. Bikaina.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA