Kritika-Musika

Annie Hogan

Annie Hogan.
mikel lizarralde
2026ko irailaren 20a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ANNIE HOGAN

'Tongues in My Head'
Diskoetxea: Downwards Records.

 

Annie Hoganek (Wirral, Ingalaterra, 1961) Marc Almondekin egin zuen lan 80ko hamarkadaren hasieran, eta urte haietan hasi zen DJ saioak ere egiten, betiere garaiko giro after-punkari lotuta. Horren lekuko da, besteak beste, Nick Cave, Budgie (Siouxsie and The Banshees) eta Barry Adamsonekin kolaboratu izana. Azken urteotan, baina, bakarkako bideari heldu dio, eta disko ugari argitaratu ditu. Horietako azkena da Tongues in My Head aurten kaleratu duen lan laburra —sei kantu 27 minututan—, Hoganen nortasun zeinuak bete-betean erakusten dituen lan azpimarragarria. Estetika gotikoa darabil musikariak diskoan, eta piano goibelak, ahots intimoak eta elektronika ukitu leunak nagusitzen dira. Hala, Nico-ren hileta kantuak gogora ekar ditzake uneren batean (Death Rituals), edo sehaska kantu artegagarri bat eskaini (Deadly Night Shades). Edertasun bereziko diskoa, finean.  

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA