Irudia. Erriberri

Arangurenen antzerkigintzari saria

2016ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hunkituta jaso zuen, atzo, Ignacio Aranguren antzerkigileak 2016ko Kulturako Viana Printzea saria, Erriberrin (Nafarroa). Antzerkia «balioen transmisiorako tresna gisa» erabiltzeagatik saritu dute. Besteak beste, 35 urtez, Iruñeko Navarro Villoslada institutuko antzerki tailerraz arduratu da. «Hezkuntzak eta kulturak elkar hobeto ulertzea dute helburu, guk pertsona gisa eta baita gizarte gisa ere», aldarrikatu du Arangurenek. Nafarroako Gobernuak hala erabakita, sari banaketan lehen aldiz ez dira izan Espainiako errege-erreginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!