'tapakia'
Idazlea: Maite Gurrutxaga. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga. Argitaletxea: Erein.
Saguen ipuin bat dugu, egunero eta edonon gerta daitekeen bat. Haurrak, gurasoak, bizilagunak ditu protagonista, atariak, etxeak eta etxe barruak ditu jokaleku. Bada ipuin honetan gaizki ulertu bat ere, eta bada haren ondorioa, garapena eta irtenbidea. Hau da gertatzen dena.
Hala ere, irakurleok beste bizipen literario bat izango dugu. Hasteko ,irudiak irakurriko ditugu, ez dago ia letrarik (ausartu al zara inoiz halako liburu batekin?); ikustearen eta begiratzearen arteko aldea da. Adibidez, azalaren atzealdean dauden marrazkitxoak jada ipuina kontatzen hasten dira (azalaren aurrealdeak eta atzeak 'gaia' adierazten dute, ezta?). Irudi txikiak zirenak handiak dira bosgarren orrialderako (aitona besaulkian eserita ikusten dugu). Eta hor hasten da zalaparta guztia urdina saihesten duten kolore naturaletan, hainbat aktore eta beste hainbat konta-harirekin. Harritu gaitezke geure buruak, zein gustura dabilen pertsonaia honen eta haren arteko hariak lotzen (une batez antzerkia ikusten ari nintzela pentsatu dut), zein lasai objektuetan arreta jartzen.
Eskuan dudanean txiki gelditzen zait, eta luze esku artean.