Kritika-Musika

Aterkings

Aterkings
2026ko ekainaren 28a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

ATERKINGS

'Nun ibili haz?'
Argitalpena: 

Egilea editore.

Azken diskoa argitaratu eta hogei urtera, markina-xemeindarrak LP berriarekin itzuli dira. Hamahiru kantuotan bada gorabeherarik, baina batez ere punk-rock azkarra, Australiako eszenaren lagin bat eta rock-and-roll gitarrazalea lantzen jarraitzen dute. Ez dago hemen sekretu berezirik, baina beren soinuari dioten fideltasun horrek arrisku sentsazioa ematen jarraitzen du. Entzulea bero-bero hartzen duten horietakoa da hasiera, Nun ibili haz? eta Marijo direla eta. Sorpresarik handiena zortzi minutuko Enok txarra dugu, aurreko kantuen kontrapuntu polita eta abentura berritzailea. Rock bizia nagusi da diskoan, hala ere, eta Never is Too Late, Death by the >Gun, Fantasmak eta Mille malko festa on bat prestatzeko osagai perfektuak ditugu. Jostagarria da azken kantu hori, baita Beti lez ere, zeinetan gitarra joko polita eta errepika garbia lantzen baitituzte. Amaieran Amaia kantu luze, apur bat astunago eta erakargarria, lan gomendagarri honen epilogo aproposa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA