HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zazpi munstro eta katu bat'

Atzera zenbaketa

Idazlea: Rafa Ordoñez. Ilustratzailea: Christian Inaraja. Itzultzailea: Xabier Olaso. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Gau beltzaren atarian, propio egindako argitalpena dirudi album ilustratu honek. Agertzen direlako mamua eta banpiroa, zonbia eta sorgina, momia, gizotsoa eta Franki, giza adabakiz osatua.

Guztiak katu baten atzetik paseatzera irten dira, alaiki. Baina ezustean zorigaitza iritsiko zaio euretako bakoitzari, eta banan bana desagertzen ikusiko ditugu. Irakurleon zeregina, hain zuzen, atzera-zenbaketa gisan antolatutako testua ilustrazioekin erkatzea da: «Zazpi munstroetatik sei baino ez dira gelditu. Zenbatu itzazu ondo eta aurrera segitu».

Haurren literaturan ia genero propioa osatzen duen beldur barregarrizko liburu honek testu errimaduna du, eta nahitaez gogora ekartzen du Hamaika andere ausart albuma, argitaletxe berean plazaratu zena.

Loturekin jarraituz, badugu Pamiela-Kalandrakak argitaratutako Bost albuma ere, bost arteko zenbaketa kanta bidez egiten duena.

Eta erreferentziekin amaitzeko, nahitaez aipatu behar dira1 arte zenbatzeko liburua (Ibaizabal, 2022) eta Zuhaitz bat (Denonartean, 2020) albumak.

Hona, bada, umorea erabiliz zenbaketa jolas bihurtzeko gaitasuna duten bost liburu bikain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.