HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gu gara Marimatrakak'

Bietatik pixka bat

Idazlea: Ana Jaka. Ilustratzailea: Iosu Mitxelena. Argitaletxea: Elkar.

2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Zerk erakartzen duen haurra liburuetara ez daki inork. Arrakasta ez da inoiz ziurra izaten. Garaian garaiko modak sustatzen dira, holako eta halako ezaugarriak hobesten, oinarrizko printzipio baten bueltan: literatura ona eta komertziala antagonistak dira. Asko saldu nahi duten argitaletxeek amore eman ohi dute kalitate irizpideei dagokienez —alegia, kritikari eta bitartekariek hobesten ditugun balio literarioak, hala nola originaltasuna, pertsonaia eta trama fundamentuzkoak, hizkuntzaren erabilera taxuzkoa...—, eta azaleko zein modako ezaugarrietan jartzen dute indarra—kontsumoa areagotzen duten elementu iraungi-errazak dituzten ezaugarriekin: pertsonaia manikeo absurdoak, sinplekeria estilistikoak, irudi eta kolore histrionikoak...—.

Tarteka, ordea, badira bi joera horiek batu eta erdibideko saiakerak, bietatik pixka bat hartuta argitaratzen diren lanak. Eta esango nuke hementxe kokatzen zaigula Marimatrakak bilduma kaleratu berria: gidoiak halako mami pedagogiko bat dauka, komertzial deituko dugun testuinguru batean txertatua. Niri emaitza balekoa iruditu zait, eta nire inguruko haurrei gustatu zaie. Zeozer bada, ezta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.