Kritika. Musika

Bris

Bris taldearen 'Distirak' diskoaren azala.
2026ko azaroaren 22a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bris

'Distirak'

Diskoetxea: Autoekoitzia.

2023an lau doinu argitaratu zituztenetik, Bris nafarren proposamena gurean entzun daitezkeen interesgarrienetarikoa iruditu zitzaidan, kantu berriak tantaka plazaratu izanagatik ere. Oraingoan inoiz baino doinu gehiago zabaldu dituzte, guztira dozena erdi, eta, izenburuan iragarri dutenez, hastapenetako iluntasun itzaltsutik apur bat urrundu dira lurralde argitsuagoak zapaltzeko, nahiz eta sintetizadoreek bultzatutako 80ko urteetako after-punkaren aztarnak oraindik hor dirauen. Laburbiltzeko, nafarrek synth-poperantz egiten dute, taldearen ezaugarri diren giro lanbrotsuak saldu barik. Dantzarako grina elektronikoa erakutsi du Brisek, pop melodietatik tiraka.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA