Kritika. Musika

Davide Salvado

davide salvado permita
Andoni Tolosa.
2026ko maiatzaren 17a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

DAVIDE SALVADO

Bizitza erdia taula gainean daraman arren, hau kantari galegoaren bakarkako hirugarrena baino ez da, artean, jakina, talde eta elkarlan zerrenda luze bat pilatu duelarik. Edozein modura, Galiziako gaur egungo kantaririk interesgarrienetako bat bilakatu da Maringoa, eta horren seinale da Permita Deus hau, non galiziar herri musikaz gain badiren penintsulako beste musiken oihartzunak ere: fadoa adibidez, eta are urrutiago joanda, baita Brasilgo musiken aztarnak. Egia esateko, disko oso entzungarria da, zeinetan tradizioa eta hamaika eragin garaikide uztartzen diren modu organikoan, inposturarik gabe, alegia, eta ez da batere erraza, ez horixe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA