Dionysios Tabakis
'Paradise Metal'.
Diskoetxea: Heat Crimes.
Aita Dionysios Tabakis Greziako Eliza ortodoxoko apaiza da. 1974an jaio zen, ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu. Bada, erlijiosoak etxean grabatzen ditu bere sermoiak, eta horretarako koskarik gabeko gitarra elektrikoaz baliatzen da, baita bizantziar tradizioko bestelako instrumentuez ere. Fede sutsu horrek eragindako proposamena hipnotikoa da, entzulea trantzean uzteko modukoa. Hala, Mediterraneora begiratzen duten hamabi kantuotan, musika tradizional grekoak eta bizantziarrak bat egiten dute teknoarekin. Doinuok, gainera, metalaren eremura ere jotzen dute tarteka, sinestunaren transzendentzia azpimarratzeko. Esperientzia bestelakoa da.