Arima Soul

'Disco, Funk, Reggae, Dub'

Diskoetxea: Elkar.

2023ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Honatx Zarauzko Arima Soul laukoteak plazaratu berri duen gozoki gozagarria: hainbat estilotako hiru kanturen lau bertsio biltzen dituen binilozko single bikoitza. Taldearen lehen iraupen luzeko diskoan jasotako Gu Andereak kantuaren nahasketa dantzagarriarekin hasten da egitasmoa; hain zuzen, Voodoocuts-ek kozinatua. B aldean, Gil Scott-Heron musikari estatubatuarraren Lady Day & John Coltrane kantuaren moldaketa jaso dute gipuzkoarrek. Bigarren singlea reggae eta dub giroetan prestatu du Roberto Sanchez ekoizle ezagunak; Amets kantuarekin sorginkeriak egin ditu soinu-aztiak, batez ere, dub kutsuko nahasketan. Azkenik, singleen label edo galletekin diseinu-lan ederra egin du bandak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.