Kritika. Musika

Emil Karlsen

Emil Karlsen
Andoni Tolosa.
2026ko urriaren 11
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emil Karlsen

'NANNÁMII'. 

Diskoetxea: 

Norse Music.

Hauxe da kantari eta aktore samiaren —laponiarraren, haiei gustatzen ez zaien izenaren arabera— lehenengo lan luzea. Norvegian bizi den artista honek identitatearen inguruko lan bat ondu du, eta horretarako bere familiaren eta Suediaren, Norvegiaren, Finlandiaren eta Kolako penintsularen artean banatuta bizi den herriaren tradizioetatik abiatu da, batik bat yoik kantaera tradizionaletik. Baina guztiari ukitu gaurkotua eman dio, pop musikaren egituretara eta produkziora ekarriz. Ahotsak dira protagonista, jakina, eta janzkera gozoarekin bilduta agertzen zaizkigu gehienetan. Horrek erraztu egiten du entzunaldia, batzuetan melenga bihurtzearen mugatik hurbil. Baina gustura entzuteko moduko diskoa da; samieraz, jakina!

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA