Olor

'Esperantza'

Argitalpena: De O Fora discos.

2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Doinu ilun artean dakar Olor-ek Esperantza diskoa. Bigarren lanean, aurrekoan bezala, 1980ko hamarkadako synth-pop, elektronika eta doinu industrialak ageri dira. Abestu baino gehiago errezitatu egiten du Olor-ek —spoken word deitzen zaiola ikasi dut honi eskerrak—, alaitasunetik gutxi duten hitz zorrotzak eta punketik asko duten jarrerak ageri zaizkigu diskoan. Edonorentzako ez den disko horietakoa, irensten zaila denetakoa, baina entzulea epel uzten ez dutenetakoa da, bai melodiarekin eta baita hitzekin ere. Horregatik iruditzen zait entzun behar den lan horietako bat dela hau, disko batek izan dezakeen ederrena, entzuleari emozioren bat sortzea baita, eta honakoak, era batera edo bestera, barruak mugitzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.