HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Non zaude, barraskilo?'

Ipuinetan dena da posible

2014ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Idazlea: Susanna Isern. Ilustratzailea: Leire Salaberria. Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea. Argitaletxea: Txalaparta.

Kritika txoko honetan, idazlea edota testuingurua ez arakatzeko ohitura ezarri nion neure buruari. Ahal den neurrian, liburua isolaturik erakutsi nahi izaten dut, bere esentzian zer den eta zertarako gai den erakusteko. Gaur —beste noizbait bezala—, ez dut araua beteko. Ezin dut.

Eta ez da ilustratzailearen lanagatik. Zeren album honetako irudi lana bere horretan deskribatu eta ederresteko modukoa da-eta: arkatza eta brotxa ederki astinduta, koloreak gain hartutako orrialdeak ditu; paisaia eta animalia gizatiartuak erakusten ditu, elkarren gainean ezartzen diren planoetan, ia txotxongiloetako dekoratua balitz bezala... Eta istorioa ulertzen laguntzen diote balizko irakurleari, irakurritakoa era jostarian ikusten, baina testuari informazioa erantsi gabe, eta, erakargarria izanik ere, nekagarria gertatzen da.

Baina idazlearen lana ezin honela aztertu. Literatura lana ia ezdeusa delako, haurrentzat idaztean sinpletasuna sinplekeria bihurtzeko arriskua dagoela gogora ekartzeraino. Eta horregatik esan behar da Isern psikologoa dela, eta album hau literatura lan-tresna gisara darabilen psikologo baten obra dela. Halako zantzuak erakutsi zituen Pilu-Pilu albumean eta Hartza eta tximeleta-sarea lanean. Eta orain hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.