kiss
'Destroys Anaheim'76'. Diskoetxea: Universal Music.
New York-ekoen diskografia pirata sobera ustiatua izan den arren, azkenik ofiziala da 1976ko abuztuaren 20an Kalifornian grabatutako diskotzar hau. Gordina, latza eta zuzenean burmuinetara doazen horietakoa da. Destroyer disko famatua atera eta gero grabatu zuten, eta bistan da talde osoa erabat konpenetratuta zegoela. Estudioko lehen lau diskoak hartu zituzten erreferentzia moduan, beraz. Haietatik gehienak Hard Rock oso gogor eta zikinaz interpretatuta daude. Ez dira falta gitarra, baxua eta bateria soloak, ezta klasiko zerrenda amaigabea ere: Detroit Rock City, Strutter, Deuce... Kanta batzuk aukeratzekotan, Nothin’ to lose hiltzailea, jaigiroko Rock and roll all nite edota amaiera orgasmikoa: Black Diamond ahaztezina. Eta azken horren ahotsetan, gainera, Peter Criss bateria jolea!