Kritika. Literatura

Koloreekin pentsatzen

Asun Balzola Elorza.
Asun Balzola Elorza.
2026ko urriaren 18a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'asun balzola elorza'

Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxeberria 

Ilustratzailea: Oihana Egaña Callejo 

A

rgitaletxea: Denonartean

Denonartean argitaletxea ari da bilduma osatzen, euskal kulturgileen omenez egindako album ilustratuekin. 2018an, Bizenta Antonia Mogel alegialariaren haurtzaroa irudikatu zuen argitaletxe horrek lehen biografian, eta segidan etorri dira Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Elbira Zipitria eta esku artean dugun Asun Balzolaren omenez egindako argitalpenak.

Bi idazleren eta lau ilustratzaileren inplikazioarekin, album bakoitzak badu estilo propioa, besteetatik bereizten duen zerbait. Arrieta-Egaña bikoteak sortu duen albuma, gurera etorrita, ilustratzaileak erabili duen marrazteko ereduagatik eta idazleak biografia osatzeko egin duen fikzioaren erabileragatik nabarmentzen da.

Asun Balzola ilustratzailea izan zela eta, Oihana Egaña haren marrazketaren moldeetara hurbiltzen saiatu da. Formak eta kolore paleta dira gehienbat horren lekuko.

Bestalde, narrazioari dagokionez, gidoiaren haria testuak eramaten du. Errepasatzen dira bizitzako mugarriak bertan, eta ahalegina egiten da Asun nor zen irudikatzeko, emakume irribarretsu haren nortasuna erretratatzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA