LAMBCHOP
'Punching The Clown'
Diskoetxea: Cty Slang.
Lau urteren ondoren, bueltan dira Kurt Wagner eta kideak, berriro ere, country geldoz, folk akustikoz eta gospel eta soul sotilez betetako kantu sorta ederrarekin. Eta zer esan; lagun zahar baten itzulera bezalakoa da. Wagner jaunaren ahots apur bat keztatu eta, era berean, txinpartaduna entzun, eta etxeko sukaldean bezala sentituko zara, urte batzuen ondoren itzuli diren lagun zaharrei ongietorria egiten, eta ohartuko zara, diskoa aurrera joan ahala, ez zaretela hainbeste aldatu; Lambchop taldearen hamazazpigarren diskoa izanagatik ere. Ederra benetan.