Kritika. Musika

Lisabo

Lisabo / Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte
Lisaboren azken diskoaren azala.
2023ko abenduaren 10a
05:20
Entzun

'Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte'

Taldea: Lisabo. Diskoetxea:  Bidehuts.

Oraingoan ere sorpresaz harrapatu gaituzte. Isilean lan egiten duen taldea da Lisabö, eta gaur egungo korrontearen kontra doa hori. Aurrerapen abestiak eta etengabeko iragarpen mezuetara ohituta gauden honetan, supituki disko osoa argitaratu berri du seikoteak, zazpi abestiz osaturiko lan borobila, beste behin. Martxel Mariskalen hitz paregabeei musika burrunbatsua jarriz, ohikoa duten noise eta post-rock doinuz bustiriko lana osatu dute. Ez dute inongo berrikuntzarik sartu, baina hain ongi egiten dute eurena, ez baitu aldatzen hastea merezi. Zaleok gustura hartzen dugu Lisabören esentzia purutasunean, eta buklean entzutera bultzatzen gaituen lan izugarri honek barrenak bete dizkigu berriro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.