MERIDIAN BROTHERS & INSTITUTO MEXICANO DEL SONIDO
'Ruido Tovar'
Diskoetxea: Ansonia Records.
Eblis Alvarez (Meridian Brothers) eta Camilo Lara (Instituto Mexicano del Sonido) musikariek udarako diskotzar aproposa argitaratu dute, zeinetan hamaika erritmo tropikal bildu dituzten, besteak beste, saltsa latinoa, cumbia hipnotikoa, psikodelia lisergikoa, elektronika analogikoa, boleroak… Hori guztia hitz kritikoekin jantzi dute, eta Beck musikari estatubatuarraren ekarpena ere lortu dute Ritmo Babilonia eta Cumbia Beckiana doinuetan, biak ala biak bikainak bezain itsaskorrak. Izenburuak 60ko urteetako Rigo Tovar musikari mexikarra aipatzen du: «Omenaldi bat da, baina baita hizkuntza tropikal berri baterako proiekzioa ere». Liluragarria.