Kritika. Musika

Mikel Markez

Mikel Markez
2026ko maiatzaren 31
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

MIKEL MARKEZ

'Gezurrari zor' 

Diskoetxea: Egilea editore.

Luze egin zaigu itxaronaldia, baina azkenean hemen da Mikel Markezen estudioko lan berria. Aurrekoa Esti Markez alabarekin erdi bana atera ondoren, bakarkako ibilbidera bueltatu da musikaria. Bederatzi bertso musikatu ditu oraingoan, beste hainbeste bertsolarirenak: Jon Maia, Jon Sarasua, Andoni Egaña, Xabier Amuriza, Alaia Martin... Diskoaren izenak iradokitzen duen moduan, gezurren inguruan egindako koplak dira, sarritan euskaldunoi autokritika egiten dietenak. Arriskatu egin du Markezek; izan ere, testuek asko markatzen baitute gero berak musikatuko duena. Musikalki, orokorrean, Hiri hartan izan zen diskorako itzulera moduko bat dugu. Gailentzen diren kantuen artean daude Jon Maiaren bertsoekin egindako Munduko hiritarra zirikatzailea eta Ane Labakarenekin sortutako Aita espektakularra. Esti Markezek kantatzen duenean tonu benetan harrigarriak lortzen ditu. Ahotsez ondo dago Mikel Markez, lan polita egin du, eta erronka gainditu duela esan dezakegu, dudarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE