Kritika. Musika

Motorpsycho

Motorpsycho.
2026ko apirilaren 12a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

MOTORPSYCHO

'The Gaia II Space Corps'

Diskoetxea: Det Nordenfjeldske Grammofonselskab.

Norvegiako taldeak, sortu eta lau hamarkadara, zutik eta tinko jarraitzen du bere rock progresibo-psikodelikoa lantzen. Oraingoan, ordea, eta bere ezaugarriei muzin egin gabe, inoiz baino gehiago hurbildu da 70eko urteetako hard-rockera. Halaxe nabaritzen da lehen bi kantuetan: Fanny Again, Or oinarrizko heavy-hard estiloa lantzen duen harribitxi bat da, eta The Great Stash Robbery, berriz, astuna eta gitarreroa. Kantu oso bizarroak datoz gero, Motorpsychoren jarraitzaileek biziki eskertuko dituztenak: TSMcR psych-folk oso berezia da, eta The Hornet bereziki hipnotiko eta psikodelikoa. The Gaia II Space Corps, berriz, arraroa, berezia eta saturatua da, eta The Oracle tonu grabean eraikitako folk-metal psikodelikoa. Amaitzeko, The Frost taldearen Black As Night-en bertsio azkarragoa eta saturatuagoa dator, bukaera aldeko eztanda gogorra ahantzi gabe. Bide propioa lantzen jarraitzen dute, inori baimenik eskatu gabe eta beti beste pauso bat emateko intentzio garbiarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA