HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kuol'

Muga-mugan

Idazlea: Fito Rodriguez. Ilustratzailea: Irrimarra. Argitaletxea: Txalaparta.

2021eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Igual inor gutxiri inportako zaio, baina liburu hau primerakoa da album ilustratuaren eta ipuin irudidunaren arteko muga deskribatzeko. Albumaren sorreratik bertatik dator zalantza, irristakorra baita kontua.

Funtsean nire iritzia izan ohi da Kuoi bezalako testuak ipuin ilustratuak direla, testua belarriz jaso daitekeelako eragozpenik gabe, irakurle (edota kontalari) baten ahotik.

Kuoi herri ipuinen egitura duen kontakizuna da, gure Pernando Amezketarraren edota Asia Txikiko Nasrudinen kide txinatarra: bizkortasuna eta amarru irudimentsua arma bakartzat harturik, parean jartzen zaizkion guztiak mendean hartzen dituen pertsonaiaren abenturak, irakurleari irribarre txikia ateratzen diotenak, gutxienez.

Gauzak honela, ilustratzaileak sartzen dira tartean dena aldrebestera, editoreen konplizitatea lagun: tamaina handiko (26x25cm, metro erdia zabalik) eta kalitatezko paperean kokatutako ilustrazioak ditu, testua bazterreratzen duten irudi dinamikoak eta, kontakizunaren haria eraman ez, baina tonua eta fokua ezartzen dituzte.

Bai horixe, muga-mugan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.