Kritika

Murgi

Murgi / 'Hain zuzen ere'
2023ko azaroaren 26a
06:00
Entzun

MURGI

'Hain zuzen ere'
Diskoetxea: Ipar Orratza.

Azken bi lanetako gordintasuna da nagusi Murgiren zuzeneko lehen diskoan. Itsasuko Ataitzean grabatu dira lehen zortziak: base erritmiko zorabiagarriaren zehaztasunak eta talde lanak bereziki markatzen ditu guztiak. Txakur ta otso artean (hori oihua bukaeran!), Me too, Hotz eta motz eta beste guztien garraztasuna eta gogortasuna bereziki aipagarriak dira. Garai zaharretatik soilik Maitia berreskuratu dute, berezkoa baino irmoagoa, akaso. Greg Juvinen baxuaren sarkortasuna harrigarria bada, Cedric Lepineren atabalen eta plateren zehaztasunak harridura besterik ez du sortzen. Beste lau kantuak Urdin irratian grabatu zituzten zuzenean, baina ildo berari heltzen diote. Tristtan Murgiren taldea 2019tik power trio bihurtu bada ere, progresibo da oraindik ere, modu zuzenago eta indartsuagoan bada ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.