muzi
'Electric Zululand'. Diskoetxea: We.The.Bundu.
Muziren nortasun musikalaren beste adibide bikain bat da ekoizle eta musikari hegoafrikarraren laugarren lan luze hau. Artistaren DNAri dagokion moduan, Zulu musikaren eta musika elektronikoaren arteko uztarketa du ardatz, eta, bien bitartean, kwaitoa, hip-hopa, housea eta bestelako klub-giroak bisitatzen ditu. Horrela, disko dirdiratsu eta une askotan oso dantzagarria ondu du, eta, era berean, gustura entzuteko modukoa dena. Ziurrenik Hegoafrikako eszena elektroniko indartsuaren izenik entzutetsuenetakoa da egun, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, 50eko hamarkadatik Afrikako harrobi musikal nagusietakoa denaz hitz egiten dugunean. Uda ongi hasteko moduko diskoa.