Sara Zozaia

'Nara'

Diskoetxea: Balaunka.

2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi laburren ondoren, lehen lan luzea argitaratzearen espektatibak ez ziren makalak Sara Zozaiaren inguruan. Bada, argitaratu berri duen Nara-k aise gainditu ditu guztiak, eta hamar abestietan argi-ilunak etengabe ageri dira. Lehendik ere ezaugarri nabarmena izan du iluntasuna artistak, eta honako honetan ere ezinbestean aipatu beharreko elementua da, baina itxaropenari begira ere sortu duela esan daiteke. Hitzetan nostalgia asko egonagatik, esperantza dezentekoak dira etorriko denari begira, eta doinuetan ere gauza bera nabari daiteke, melodia malenkoniatsuak alaiagoekin nahasten baitira, jada aurrerapen kantuetan ikusi ahal izan dugun bezala. Estreinaldi borobila da lan luze hau, urteko esanguratsuenetako bat, zinez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.