Kritika. Musika

Nu genea

nu genea PEOPLE OF THE MOON
2026ko maiatzaren 31
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nu genea

Uda iristear dela, komenigarria da Napoliko Massimo Di Lena eta Lucio Aquilina musikariek osatutako Nu Genea egitasmoan murgiltzea. Bere proposamena Mediterraneoko kresalarekin blaitutako doinu dantzagarrien inguruan ardazten da, askotariko etnia eta kulturetako soinuei lekua egiteko asmoz: flamenkoa, italo-discoa, arabiar kutsuko erritmo eta ahotsak, perkusio afro-kubatarrak... Hala, hirugarren ahalegin honetan aurreko bi diskoetako kalitatea eta distira mantentzea lortu dute. Hori dela eta, udaldian gehien entzundako diskoetako bat izateko ezaugarri guztiak jasotzen ditu. Bilboko BBK Live jaialdira joatea baino ez duzue, Kobetamendi hankaz gora jarriko baitute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE