HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Claude eta Morino'

Olatu berria ote dator?

Idazlea eta ilustratzailea: Adrien Albert. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezagutzen ditugun gehienak garai bateko lan arrakastatsu ezinbesteko haiek dira, Asterix, Spirou eta antzeko pertsonaiekin egindako sagak. Eta zaku honetan sartzen dira euskal sorkuntzak ere, alegia, Ipurbeltz aldizkarikoak (Mintxo berrargitaratu dute duela ez hainbeste) eta Enkarni Genuaren eskutik eratorritakoak, bereziki Erreka Mari.

Ordudanik, Saure argitaletxea izan da salbuespen bakana. Alta, orain, badirudi hasi direla berriz ere ugaritzen haurrentzako komikiak argitaratzen dituzten argitaletxeak: Harriet, Astiberri, Xabiroi, Ikaselkar, BERRIA, Bang...

Claude eta Morino olatu berri honetan datorren komiki aski bitxia da. Jarraitzeko erraza den gidoia dauka (8 urteko batekin irakurri dut nik), irudiak garbiak dira, koloreztatze teknikak laguntzen du, eta, hala ere, ezustekoz betetako istorio aberats bat eskaintzeko gai da. Egia esan, dena da harrigarria komiki honetan: halakorik eskuetan sekula ez eduki izanaren sentipen atseginez aritu naiz berrirakurketan. Haluzinatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.