Jon Piris eta Iñar Sastre

'Pasieran'

Diskoetxea: Errabal Jazz.

Andoni Tolosa.
2023ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Kontrabaxuan, pianoan eta konposizio propioetan oinarritutako inprobisazioa du oinarri Pasieran honek. Mugimenduaren, aldaketaren, bilakaeraren apologia diren hamar pieza instrumentalek osatzen dute hiru erpineko lana; jazza, musika garaikidea eta herri-musika, horiek dira diskoa entzutean kontuan hartu beharreko puntu kardinalak. Bi musikarien arteko elkarrizketa mamitsu, irudimentsu eta irekiada motorra. Bi musikariak eskarmentu handikoak izaki, ez dira falta dirdira uneak, baina ez da su artifizialez elikatzen den diskoa; gozo besarkatuz bere barrunbeetan barrena galtzera eramaten zaituen lana da hau. Horrela, zintzo betetzen du promo orrian dioena; ordu erditxo luze batez, zure buruan galtzea eta gozatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.