Kritika. Musika

Chris Brain

(ID_17812581594085) Chris Brain RED SUN RISING
Andoni Tolosa.
2026ko ekainaren 14a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

CHRIS BRAIN

Yorkshireko kantariaren laugarren disko luzea da, eta agerian uzten du, zorionez, folk-pop made in England-aren sokak ez duela etenik eta ez zaiola falta etorkizunik. Errezetak erraza dirudi: sartu Nick Drake, John Marthyn, Bert Jansch eta Richard Thompsonen eraginak, trebeziaz jotako gitarra akustiko bat eta melodiak gozo eta gustu handiz kantatzen dituen ahots lodi antzekoa, eta disko honekin egingo duzu topo. Baina ez da hain fazila halako aurrekariei hain etekin sotil, fidel eta era berean freskoa ateratzea bertigoak jo gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE