Kritika. Musika

Rural France

'Sloth' diskoaren azala.
2026ko irailaren 27a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

RURAL FRANCE

Rural France bikote britainiarraren laugarren ahalegina da Sloth, eta, inongo zalantzarik gabe, orain arte plazaratu duten obra sendoena eta dirdiratsuena da: kantuak egitura irmoetatik abiatzen dira eta konponketak, tartean organoak, haizeek eta mellotroiak eragindakoak, txinpartak nola nabarmentzen dira. Horiek horrela, pop barroko, psikodeliko eta koloretsuaren zaleek biziki gozatuko dute, baina baita 90eko hamarkadako power-pop taldeen jarraitzaileek ere: Teenage Fanclub, Lemonheads, The Posies…  Karamelu gustagarria belarri guztientzat!

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA