Belako

'Sigo regando'

Diskoetxea: BMG.

2023ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Euskal Herrian dauzkagun taldeetan ongi finkatuta dauden horietakoa da Belako. Rocka eta post-punka oinarri, ertz asko batu dituzte abestietan, estilo ezberdinez zipriztinduz, aurreko diskoetan bezala lan plural bezain koherentea lortzeko. Hala ere, jarrera da nabarmenduko nukeena, konposatzeko eta lan egiteko duten jarrera. Euskara, gaztelania eta ingelesa nahasten jarraitzen dute, baina hainbat efekturi eskerrak batzuetan haien arteko ezberdintasuna lausotu egiten da, zein hizkuntzatan ari diren nabaritu ezinez. Sokadun instrumentuak, teklatuak, sintetizadoreak, efektuak eta rock eta punk estiloetan ohikoak diren instrumentuak uztartu dituzte, eta emaitza, beste behin, primerakoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.