SPARKLMAMI
AEBetako mugaldeko Texas estatuan jaiotako musikaria da Sparklmami (Ariella Granados), eta mugetako lurraldeetan gertatu ohi den bezala, txikitatik askotariko musikak barneratu ditu: Mexikoko doinuak, cumbiak, Brasilgo Herri Musika, espainieraz abestutako rocka eta grabazio elektroniko bakan batzuk. Aniztasun kultural hori guztia hartu, eta Verve jazz zigiluaren bermea izan du estreinaldi iradokitzaile hau plazaratzeko, zeinetan gaztelaniak eta ingelesak jazz eta bolero giroak besarkatzen dituzten. Sofistikatua eta sustraiduna, sortzailearen nortasun artistikoa fintasunez islatzen du, diskurtso propio bat eratuz.