Tu-k

Tu-k
2026ko ekainaren 7a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

TU-K

  • '21 22 -11'Diskoetxea: Buztenbaltza.

Josu Aranbarri eta Txomin Uribe ondarroarrek, 1991n Piztiak taldea sortu baino lehen, bazeukaten Tu-k izeneko talde bat. 2024an, 1985 eta 1989 artean grabatutako bi maketak Tio Pepe estudioan birmasterizatu zituzten, eta binilo bikoitz batean argitaratu, hiru kantu zahar lehen aldiz grabatzeaz gain. Orain, kantu berriekin egindako disko interesgarri honekin datoz. Pop iluna, programazioak, post-punka... eragin asko biltzen dituen proposamena da, akaso oraingoan (haien hitzetan) indie musikara gehiago hurbildu diren arren. Gainera, Jose Lastrak teklatuetan egindako lana aipatu behar da. Zortzi kantuko lan berri honen altxorren artean bi nabarmenduko genituzke: Ze gixon genero za zu singlea, borobila eta barnerakoia, eta Kolorean Dzanga, diskoko onena eta akaso Tu-k-ren ibilbideko distiratsuena. Hit total bat izan liteke. Gainera, The Policeren aire bat dauka, erritmo zirikatzaile eta biziak direla eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE