HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kiratsa'

Usnan

Idazlea: Eider Adeletx. Ilustratzailea: Iban Illarramendi. Argitaletxea: Pamiela.

2023ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Zer pentsatua eman beharko liguke euskal sorkuntzek bizi duten paradoxa, guztiak totum revolutum batean agertzen baitzaizkigu, kalitatearen iragazkitik pasatu gabe. Ematen du bozgorailu eraginkorrak falta ditugula —itxuraz masa kritikorik ez duen kultura baten ajea dena—, niri gustatzen zait-aren diktaduratik askatuko gintuzkeen irakurle jantzien argudioak ozen aditu ditzagun.

Ez gaizki pentsa, ez naiz nire burua goratzen ari (ez zehazki), nabarmendu nahi dudana da literatura sistema osasuntsuetan izaten diren iritzi kualifikatuak, gurean zarata artean galtzen zaizkigula.

Adibidez, Kiratsa album ilustratuaren ontasunak nabarmenduko dizkiguna, esanez «testu ezin egokiagoa» dela album baterako, laburra eta errimatua dela, hizkuntza aberatsean eraikia eta onomatopeia ugari dituena; eta «ilustrazioak dotoreak» direla, «sofistikatuak», testuarekin «goi mailako uztarketa» egiten dutela. Halaxe nabarmendu baitzuen Etxepare album ilustratuen sariketako tribunalak, ez merezi duen oihartzunarekin ordea, 2022an aurkeztutakoen arteko album onenaren saria eman ziotenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.