'piramide hegalarien kasua'
Idazlea: Abel Amutxategi.Â
Ilustratzailea: Ivan Landa.Â
Argitaletxea: Erein.
Abentura eta zientzia fikzioa (z-fikzioa) uztartzen dituen liburu hau Niko eta amona intergalaktikoa bildumako bigarren abentura da, segidakoa. Funtsean, abentura hauetan Amona Gregorik eta Nikok hondamendi arriskuan dauden zibilizazio urrunak salbatzen dituzte, heroien antzera.
Istorioa irakurterraz etiketatzen diren horietakoa da, halako testuetan espero diren ezaugarriekin, kasu honetan nabarmen jotzen duena idazleak enfasia eta errepikapena erabiltzera, istorioaren maila guztietan, hitzetan bezala ekintzetan ere. Tramankulu bitxi asko agertzen dira, eta hiru espezie ezagutzen ditugu, zomorroen eta hegaztien antzekoak.
Generoari dagokionez, ekarpen bat gehiago da, z-fikzioa euskal letretan aspalditik landu delako, gure ohiko estiloan, generoak ematen dituen aukera desberdinen katalogo bat osatzeraino. Iraganetik orainera ordenatu dira titulu esanguratsu hauek, erakusten dutenak adin, estilo eta sentsibilitate desberdinentzako aukerak daudela: Euskaldun bat Marten (Ibaizabal), Jon eta Mirka (Harriet), O babarruntxo elektriko (Elkar), Shangai Tom espazioko zaindaria (Elkar), Gogoa lege (SM), Avis eta Alba (Ibaizabal), AtĂ£ria (Denonartean).