HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sendagaia'

Zabar

2016ko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idazlea: J.M. Olaizola, Txiliku. Ilustratzailea: Bruno Hidalgo. Argitaletxea: Elkar.

Tximinoaren eta marrazoaren ipuin hau oso zabalduta dago, eta erraz aurkitzen da sarean. Afrika mendebaldeko ipuin tradizionala omen da, Tximinoaren bihotza izenarekin, eta jatorriz Indiako fabula bilduma zahar bat (Panchatantra) omen du sorburu. Liburu honetan aurkezten zaigun ipuina hitzez hitz topatu dut, gaztelaniaz zein ingelesez, bilaketa egin dudan bi hizkuntzetan.

Bestalde, ipuina kokatzen ere ez zait iruditzen asmatu denik, kostalderik gabeko eskualde bat ez delako aproposena marrazoa protagonista duen ipuin batek. Ezin al zen aukeratu Txinako kostaldearen 14.500 kilometroetan dauden herrixketako bat? Zergatik hain justu Heilongjiang, kostalderik ez badu? Zergatik Amur ibaia, Errusiako ipar-ekialdeko ur hotzetan isurtzen bada, ipuinak irudikatzen dituen parajeetatik oso bestelako giroetan? Idazleak lizentzia du errealitatea nahierara bihurritzeko, baina errenta ateratzen ez bazaio, zertarako egin? Zertarako nahastu irakurlea datu okerrekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.