HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kukuaren kantua'

Zaharrak berri

Idazlea: Idoia Garzes. Ilustratzailea: Belatz. Argitaletxea : Elkar.

2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Atzera begira luze batez kontatutako narrazioa da, bederatzi ataletan banatuta dagoena. Narratzailea nerabe gaztea da, iraganera lau urteko jauzia egiten duena garai hartan bizitakoak guri kontatzeko. Atseginaren eta minaren artean sortutako oroitzapenak dira, migratzaile etorri-berri bati egindako harrera itsusia kontatzea mingarri zaiolako, bere oso gertukoek ere erruki gutxiz jokatu zutelako Ā«trenak ekarritako hezurbeltzĀ» hari buruz hitz egiten zutenean. Era berean, emozio handiz kontatzen du Jazinto zeritzan gizon haren konpainiak zenbateko atsegina sortu zion, jakintsua baitzen txori kontuetan, eta traturako oso gozoa. Azalpenetan, gainera, bizitzari buruzko hamaika hausnarbide zabaldu zizkion, kukuarena esaterako, zeina Jaxintoren bizitzaren metafora gisa erabili omen zuen, haren jatorriari buruz galdekatzen zuenean, edota etxean entzundakoak tolesgabe aurpegiratzen zizkionean. Sozialetik asko duen kontakizuna da, 1957an kokatuta dagoena eta zuri-beltzeko hamaika ilustrazioz lagundua, kontakizunaren une jakin batzuk azpimarratzeko balio dezaketenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.