Kritika. Musika

Zé Ibarra

Zé Ibarra artistaren azken diskoa.
2026ko maiatzaren 3a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

zé ibarra

'AFIM'

Diskoetxea: Mr Bongo.

70eko eta 80ko hamarkadetako Brasilgo pop klasikoaren zaleentzat, Zé Ibarraren AFIM sorpresa eztia da, bere proposamen popzalea bikain uztartu baitu askotariko estiloekin, hala nola jazzarekin, folkarekin eta rock gozoarekin, baina baita bossa eta samba erritmo klasikoekin ere. Horrekin batera, Brasilgo herri musika garaikidea ere omendu du, Sophia Chablau, Tom Veloso eta Dora Morelenbaum musikarien bertsioak tarteko. Horrenbestez, Ibarra kapaz izan da bere herrialdeko musikaren oraina eta iragana batzeko disko bikain batean, talentuak gainezka egiten baitio. Tropicalia gaurkotua espektatibak iraultzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA