Kultur sorkuntzarako beka bat sortu du AEK-k

Diziplina orotako sortzaileek har dezakete parte bekan, eta pertsona bakoitzak ezingo ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu. Proiektuak bidaltzeko epea 2021eko urtarrilean bukatuko da. 

21.en Korrika kulturaleko aurkezpena. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2020ko apirilaren 6a
17:06
Entzun

Korrika Kulturalaren barnean, kultur sorkuntzarako beka bat aurkeztu du AEK-k. Bi urtetik behin emango dute, eta euskal sortzaile orok aurkeztu ahalko du bere proiektua. Diziplina bakarreko emanaldiak edo diziplina artekoak aurkez daitezke, eta ikuskizunek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute.

Bekaren bidez, Korrika Kulturalaren ardatz izango den ekitaldi nagusia taxutu nahi du AEK-k. Beka 23. Korrikarako izango da, hau da, 2023. urteko Korrikarako. Hurrengo Korrika, 22.a, aurtengo udazkenean aurkeztuko dute. 

AEK-k ohar batean zabaldu duenez, bekaren xedea euskal kulturako sormen lanak bultzatzea da. 23.000 eurokoa izango da, eta 2022ko azarotik eta 2023ko Korrika Kulturalean aurkeztuko da. Bekara aurkeztutako lanak 2020ko urritik 2021eko urtarrilera artean bidali beharko dira, eta sortzaile bakoitzak ezingo ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.