Irudia. Bilbo
Kulturgintza larrialdirako arnasa eske
SOS Kultura plataformak deituta, hamarnaka lagun batu ziren atzo Bilbon (irudian), Donostian, Gasteizen eta Iruñean, koronabirusaren ondorioz kulturgintzak duen estualdia salatzeko. Bilbon, esaterako, Arriaga antzokiaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, eta Itziar Ituño aktoreak irakurri zuen manifestua. Besteak beste, sektorearen garrantzia nabarmendu, eta hari eusteko neurriak bultzatzeko eskatu zuten deitzaileek. Gaur Kupla plataformak auto karabana egingo du Gasteizen, kulturgintzaren alde.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu