ZINEMA. Iragan larunbat gauean banatu zituzten Espainiako Zinema Akademiaren Goya sariak. Euskal Herriko sortzaileak lau sarirekin itzuli ziren etxera. Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek animaziozko lanik onenaren Goya saria irabazi zuten, Another Day of Life lanari esker. Ryszard Kapucinski kazetariak 1975ean Angolara egindako bidaia kontatzen du filmak. Arantxa Etxebarriak, berriz, zuzendari berririk onenaren Goya saria eskuratu zuen, Carmen y Lola filmagatik. Bi emakumezko ijitoren amodiozko harremana du hizpide filmak.
Beste bi euskal herritar ere saritu zituzten ekitaldian. Josu Intxaustegik argazkilaritzarik onenaren Goya saria jaso zuen, eta Clara Bilbaok, berriz, jantzirik onenen Goya saria; biek ala biek, Dani de la Torrek zuzendutako La sombra de la ley filmean egindako lanagatik jaso zuten aitortza.
Gainerakoan, Rodrigo Sorogoyen zuzendari espainiarraren El Reino thrillerrak eskuratu zuen sari gehien: zazpi, denera. Filmik onenaren saria, ordea, Javier Fesserren Campeones lanak irabazi zuen —beste bi ere lortu zituen—.
Lau Goya sari irabazi dituzte Euskal Herriko sortzaileek
Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek animaziozko lanik onenaren saria jaso dute 'Another Day of Life'-gatik

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu