Literatura

Lauaxetaren 'Arrats Beran'-en jatorrizko idazkiak berreskuratu dituzte

Bilbon egin da gaur =iLauaxeta. Lau haize hamaika begirada=i erakusketaren irekitze ekitaldia. Bertan Estepan Urkiaga “Lauaxeta” euskal idazle eta olerkariaren dokumentu berri bat aurkeztu da; orain arte ezezaguna zena. Olerkariaren =iArrats Beran=i bigarren liburuaren jatorrizko dokumentuak hain zuzen. Idazleak imprimategiari utzi zizkion bezalaxe eta berak eskuz egindako zuzenketa eta guzti.

2005eko abenduaren 20a
16:43
Entzun
Mungiako Udala eta Sabino Arana Kultur Elkargoa hainbat jarduera antolatzen ari dira Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena (1905-1937) ospatzeko. Gaur zabaldu den Lauaxeta. Lau haize hamaika begirada Bizkaiko Foru Artxibategian egongo da 2006ko urtarrilaren 29ra arte, bertan izango dira ikusgai jatorrizko idazkiak.

Arras Beran bigarren liburuaren jatorrizko idazki horiek Pepe Verdes imprimatzaileak eduki ditu gordeta urteetan. Pepe Verdes frankismo garaian abertzaletasunaren buruzagi historikoa izan zen. Orain, Pepe Verdesen seme Joseba Verdesek Sabino Arana Kultur Elkargoaren Abertzaletasunaren Agiritegiari eman dizkio idazkiak.

Joan Kortazar EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna da erakusketaren arduraduna. Kortazarren hitzetan “dokumenturen garrantzia nabaria da, kontutan hartzen bada, olerkariak eskuz idatzitako oso dokumentu gutxi zeudela”. Kortazarrek azaldu duenez, Lauaxetak euskaraz idatzitako liburuko berrogei poemek eta horien gaztelaniazko itzulpenek osatzen dute dokumentua. “Lauaxetak utzi digun ondarearen atalik garrantzitsuena ipintzen digute eskura”, gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.