Leitzako Atekaberts taldea, Bardoak Nafarroako bertso egitasmoan garaile
BERTSOLARITZA. Larunbatean jokatu zen, Etxarri-Aranatzen, Bardoak bertso egitasmoaren finala, eta hiru talde izan ziren oholtza gainean: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo Antenak eta Leitzako Atekaberts. Azken horiek izan ziren garaile, 270 entzuleren aurrean egindako saioan. Urtarrilean abiatu zen taldekako egitasmoa, eta orotara 23 saio egin dira. 131 parte hartzaile izan dira guztira, 16 taldetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu