Irudia. Donostia

Leizaolaren ekarpenak aitortza jaso du

JON URBE / FOKU.
2018ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Atzo, Fermin Leizaola (Donostia, 1943) etnografoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen, Donostian egindako ekitaldian. Horrela, etnografian eta hortik harago ere egindako ekarpena aitortu zioten. Leizaolak hamarkadak eman ditu ondare etnografikoa biltzen, etxez etxe, herriz herri, eta egun Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko arduraduna da. Irudian, Leizaola (erdian), saria jasotzeko unean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta IƱaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakaria alboan dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.