Kritika. Literatura

Libertimendua

'Moko Koko'
2026ko otsailaren 15a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'Moko Koko'

Idazlea: Nerea Loiola. Ilustratzailea: Ivan Landa. Argitaletxea: Erein.

Haur eta gazteei eskainitako liburu formatu bat dago aukera ezazu zure abentura definizioarekin sailkatu ohi dena. Gutako askok ezagutzen dugu, badirelako hamarkada batzuk halako eskaintza literarioa iritsi zela, nik dakidala Elkar/Timun Mas argitaletxeen eskutik. Ez gara luzatuko aurrekariekin; duela gutxi arte, 80ko hamarkadako Edward Packard deritzonaren liburu itzuliak genituen, eta orain Nerea Loiolaren lumak sortutakoak iritsi dira apalategietara.

Bi bilduma abiatu ditu, Eskapu Liburuak deritzona bata, Eskapu Txiki izenekoa bestea; 10 urtetik gorakoentzat lehena, 8tik gorakoentzat beste hau.

Barne antolaketa berdintsua da orain arte publikatu dituen guztietan. Esaterako, Moko Koko honetan hogeita bost atal ditugu orotara, baina hamalau nahikoa dira abentura osatzeko, bide egokia asmatuz gero. Hala ez bada, heriotzara eramango gaituzten bost bide itsutan erortzeko arriskua dago. Era berean, Eskapu izaeragatik-edo, gakoak diren atal batzuetan probak pasatu behar dira, ezkutuan dagoen orrialde zenbakia aurkituta aurrera jarraitu ahal izateko. Liburuekin esperientzia atsegina bizitzea garrantzitsua da, ezta?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.