Literaturako PEN saria 'Charlie Hebdo' aldizkariari emateak polemika piztu du
    LITERATURA. Charlie Hebdo aldizkariari Literaturako PEN saria ez diotela eman «edukiarengatik» esan zuen atzo Gerard Biard aldizkariko erredaktore buruak. «Adierazpen askatasunaren printzipioari emandako saria da». AEBetako PEN elkarteko sei idazlek —Peter Careyk, Michael Ondaatjek, Francine Prosek, Teju Colek, Rachel Kushnerrek eta Taiye Selasek— uko egin diote PEN sarien banaketa ekitaldira joateari. Salman Rushdiek gogor kritikatu ditu idazle horiek.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            