Irudia. Bilbo
LOREAK LORE-PINTORE ONENARENTZAT
Juan de Arellano espainiarraren (Madril, 1614-1676) Natura hila loreekin margolana izango da Arte Eder museoko obra gonbidatua apirilaren 3a arte. «XVII. mendean Espainian loreak ondoen pintatzen zituen margolaria da De Arellano», Ana Sanchez Lasa kontserbatzailearen arabera. Margolanean, hainbat lore mota ageri direla nabarmendu du. «Naturalista batek eginiko lana dirudi». Santander fundazioarena da, eta zaharberritu ostean ekarri dute Bilbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu