Louise Gluck poeta hil da, 80 urterekin

2023ko urriaren 14a
00:00
Entzun
LITERATURA. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) poeta entzutetsuenetako bat hil da: Louise Gluck. New Yorken jaio zen, 80 urte zituen, eta 2020an Literaturaren Nobel saria irabazi zuen. Book Critics Circle Award eta Pulitzer sariak ere irabaziak zituen aurrez, Triumph of Achilles (1985) eta The Wild Iris (1993) poema bildumekin.

Ameriketako Arte eta Letren Akademiako kidea zen, eta baita Poeta Amerikarren Akademiakoa ere. Nobel saria jasotzean, Glucken estiloa ezaugarritu duen araztasuna nabarmendu zuen epaimahaiak: «Haren poemetan, ni-ak bere ametsetatik eta ilusioetatik geratzen dena aditzen du, eta inork ezin du izan bera baino gogorragoa ni horren ilusioei aurre egiteko». Haurtzaroa eta senideekiko harremanak jorratu zituen maiz bere poemetan, eta mitoak eta motibo klasikoak ere baliatu zituen horretarako. Garazi Ugaldek euskaratu zuen Glucken Basairisa (Elkar) lana 2021ean, Zaitegi bekari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.