Donostiako Jazzaldia

LP, Annie & The Caldwells, Ibibio Sound Machine eta Danielle Nicole ere Donostiako 61. Jazzaldian izango dira

Uztailaren 22tik 25era, doako zortzi kontzertu izango dira Zurriolako hondartzan, eta beste lau Kursaaleko terrazetan. Taldeak hautatzerakoan, emakumezkoak lider diren taldeei erreparatu diete antolatzaileek.

Annie and The Caldwells. ERIC WELLES NYSTROM
Annie and The Caldwells. ERIC WELLES NYSTROM
garbine ubeda goikoetxea
2026ko otsailaren 14a
14:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hala artista ezagunen nola proposamen berrien erakusleiho izan ohi da Donostiako Jazzaldia, eta halakoxea izango da 61. aldia ere, uztailaren 22tik 25era. Ordainpeko saioen berri eman ostean, doan eskainiko diren kontzertuak iragarri dituzte antolatzaileek. Horietarik zortzi Zurriolako hondartzan izango dira, zehazki Keller gunean. Eta gainontzeko laurak jaialdiko lehen eguneko Jazz Band Ball-eko saio gisa aurkeztu dituzte; Frigo eta Fnac guneetan izango dira, Kursaaleko terrazetan.

Hauetxek dira kontzertuetan esku hartuko duten taldeak: LP, Annie & The Caldwells,  ETS, Marco Mezquida Trio, Nogen, Quinteto Astor Piazzolla, Lisa Ono, Danielle Nicole, Emma-Jean Thackray, Ibibio Sound Machine, Kokoshca eta HOFE.

Emakumeen parte hartzeari espresuki begiratu zaio aurtengo doako eskaintzan. Emma-Jean Thackray kantaria, esate baterako, uztailaren 24an arituko da; iaz argitara emandako diskoa aurkeztuko du: Weirdo. Jazz, grunge, pop eta soul estiloak uztartzen ditu bere doinuetan.

Danielle Nicole baxu jotzaile eta abeslaria ere Donostian izango da, uztailaren 23an. AEBetako soul eta rock zirkuituetan izenik entzutetsuenetako bat da.

Eno Williams abeslari eta Ibibio Sound Machine taldeko liderra ere Keler gunean izango da, uztailaren 23an. Taldeak Afrikako doinuak eta elektropopa batzen ditu bere doinuetan.

LP [Laura Pergolizzi] kantari, letra egile eta Lost On You abestiaren sortzaileak, berriz, uztailaren 22an joko du. Keler guneko lehen kontzertua izango da harena.

DOAKO KONTZERTUEN EGITARAUa

KELER GUNEA

  • Uztailak 22: LP (20:45) /  ETS (23:30)

  • Uztailak 23: Danielle Nicole (21:00) / Ibibio Sound Machine (23:30)

     

  • Uztailak 24: Kokoshca (21:00) / Emma-Jean Thackray (23:30)

     

  • Uztailak 25: Nogen (21:00)

     / HOFE (23:30)

FRIGO GUNEA

  • Uztailak 22: Lisa Ono (19:30) / Annie & The Caldwells (22:15)

FNAC GUNEA

  • Uztailak 22: Marco Mezquida Trio - Tāctil (19:30) / Quinteto Astor Piazzolla (22:15)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.